Sokrates eta jarraitzaileak ondo bizitzeko bideei buruz mintatu ziren.
Ekarpen asko egin zituzten, horregatik ideien multzo horri "TRADIZIO SOKRATIKOA" deitzen diogu.
Ondo bizitzeko aholkuak direla eta, guztiek onartu zituzten hurrengo ideiak:
1.- Gizakiok gure burua ezagut dezakegu. Gure arrazoimena erabil dezakegu, balioak, ideiak eta sinesmenak aztertzeko.
2.- Gizakiok gure burua aldatzeko gaitasuna dugu. Arrazoimena erabiltzen dugu gure sinesmenak aldatzeko. Honek gure emozioak aldaraziko ditu; emozioek gure sinesmenei jarraitzen diete eta.
3.- Gizakiok zabal ditzakegu bide berriak pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko.
"Philosophy for life and other dangerous situations", Jules Evans.London.2012
Sokratesek balioak arrazionalizatu zituen ( batez ere etika-balioak eta legeekiko begirunea).
Bere ustez, gizabanakoaren baitan, balioak ditugu, eta uneoro nola jokatu behar dugun adierazten digun barneko "ahotsa" dugu.
Horregatik, gogobetetzea lortzen ez badugu, balio horiek berrikustea gomendatzen
digu, eta baikor azaltzen da giza arrazoimenaren indarrari dagokionez.
(Zentzu honetan ekarri nahi dut nire gustokoa den esaldi bat:
"LA FUERZA NO PROVIENE DE LA CAPACIDAD FÍSICA, SINO DE LA VOLUNTAD INDOMABLE"
Indira Ghandi ( 1917-1984)
Gaur ekarri dudan musika-taldea ROLLING STONES da. Ez du aurkespenik behar.
Rock talde ingelesa hau, denok dakigunez,Londonen hasi zen 1962an.
Rock talde ingelesa hau, denok dakigunez,Londonen hasi zen 1962an.
Pop musikaren aurrean, talde honek jatorri tradizionaletan oinarritu zen, rhythm and blues eta soul, esate baterako.
Robert Palmer, musikologoaren arabera, pop musika efimeroagoa da, joan eta etorri egiten da eta.
"I can´t get no satisfaction" abestia Mick Jagger-ek eta Keith Richards-ek, egin zuten. Edukiaren aldetik, haien belaunaldien inkonformismoarekin bat egin nahi zuten. Abesti honetan, haiek egin zuten hirugarren Americako bira-n, ikusitako kapitalismo basatia salatu nahi zuten.
Abestia, garai horretako nerabe zapustu baten erretratua da. Bere frustrazioa, belaunaldiaren frustrazioa da. Batera, ahapaldi batzuk oso erotikoak dira.
Hona hemen, rock musikaren onenetariko abesti bat. I CAN'T GET NO SATISFACTION.
Beharbada, Sokratikoek lagundu ahal diote abestiaren pertsonaiari.
<