Buscar este blog

Mostrando entradas con la etiqueta EMAKUME FILOSOFOAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EMAKUME FILOSOFOAK. Mostrar todas las entradas

miércoles, 8 de febrero de 2012

EMAKUME FILOSOFOAK eta ARETHA FRANKLIN


Hipatia (Alejandria, Egipto, 370-415).
Zientzialari, filosofo neoplatonikoa eta irakaslea.


Filosofiak ez du inolako neutraltasunik sexuei dagokionez.Emakumeak ikusezinak izan dira filosofiako egile bikain askorentzat. Kant, adibidez, “izaki arrazionalez” aritzean, gizonezkoei buruzko testuingurutan egiten du.  
Filosofo askorentzat emakumeak ez dira  gai arlo publikoetan, eta politikagintzan aritzeko; eta horrela adierazi zuten Rousseauk eta Hegelek.
Emakume filosofoen izenak itzalean mantendu dira, baina izan, izan dira, badira eta izango dira.
Goian agertzen den Hipatiaz gain, asko daude. Adibidez: 


 Maria Montessori (1870-1952).
Italiako lehen mediku emakumea izan zen, baina debekatu zioten hospitaletan lan egitea. Pedagogiaren arloan oso teoría erabilgarriak garatu zituen.




Rosa Luxemburgo ( 1870-1919).
Filosofía socialista eta ezkertiarra garatu zuen.
Atxilotu, torturatu eta hil zuten Berlinen, iraultza saiakeran parte hartzeagatik.


Simone de Beauvoir  ( 1908-1986).
Feminismoa eta existentzialismo filosofía landu zituen bere idazkietan.
  “Emakumea ez da emakume jaiotzen,  bilakatu egiten da” esaldia oso famatua bihurtu zen.

Gaur, ekarri dut Aretha Franklin abeslari estatubatuarra( Memphis, 1942)



 Gospel, soul eta R&B estiloak landu izan ditu, oso kantari ezagunak ditu.
Izan ere,"Soularen Erregina" izena ipini diote.




Entzungo dugun abestia "Think" deitzen da.
Abesti honetan aholku bat ematen dio bere bikoteari: "Think about what you are trying to do to me"
"Hobe duzu pentsatzea nirekin egiten ari zarena".
"Freedom, freedom, think about it"
"Askatasuna, askatasuna pentsatzu horretaz..."



MARIA MONTESSORI:PEDAGOGIA LIBREA ETA THE WALL(PINK FLOYD)


Maria Montessori ( 1870-1952). Italiar pedagogo berritzailea.
Ingenieritza, biologia eta medikuntza ikasi zituen.
Emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu zioten, eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Hauen ahalmenak garatzea aukera ikusi zuen hezkuntzaren bidez.

Bere metodo pedagogikoaren arabera  haurraren berezko gaitasunak sustatu behar ditugu, inposizioak baztertzen.
 Jolas eta esku-lanen bidez haurren autoestimua bultzatzen zuen. Haurrek ikusten zutenean aurrera egin zezakeela eta gehiago ikasi, hitzen eta zenbakien kontzeptuak transmititzen zizkien.
Haurrek ikasteko askatasuna behar dute. Gehiegizko arauek haurra mugatu egiten dute, bere garapen aske eta aktiboa kolokan jartzen.
Horrela, orduko irakasle tradizionalaren zeregina aldatu behar direlakoan zegoen.
Irakasleak haur bakoitzaren bilakaera errespetatu behar du, inposiziorik gabe.
Bestalde,gobernu faszistari leporatu zion gazteak  moldatzea haien interesetara, "soldadu txikiak" bihurtzen.
Hau dela eta, Mussoliniko Italiatik joan behar izan zuen.

 Irakaskuntza autoritarioaren kontra jo zuen PINK FLOYD taldeak "THE WALL" albumenean  (1979)


Diskoaren muinean gizarte modernoak gizakiarengan eragiten duen alienazio gordina agertzen da.
"Another brick in the wall" abestian ozenki ohiukatzen dute:

"WE DON´T NEED NO EDUCATION.WE DON´T NEED NO THOUGHT CONTROL"
(Ez dugu heziketarik behar, ez dugu kontro-pentsamendurik behar")


Heziketa autoritarioen kontra jotzen dute, haien buruak kontrolatzen dituzten irakasleen kontra jotzen dute.
Oinarrizko ideia hau da:
Irakasleek ez dute "pertsona konformistak" hezitu behar, baizik eta "pertsona libreak, kriteriodunak"
Dudarik gabe, Montessori-rekin bat egiten dute.