"EGIA ARDOAN DAGO"
Mundu helenikoan, ARDOA eta ZIBILIZAZIOA batu ziren.
Filosofoek, hainbat bileretan, ardoa edaten zuten.
Are gehiago,esan dezakegu ardoa edateak filosofia moralaren jaiotzari lagundu ziola.
NOLA?
Neurritasunaren gaia planteatzen.
Ardoa edatea, argitsua eta plazer handikoa izan daiteke, baina filosofoak kezkatuta zeuden gehiegi edatearekin.
Filosofia moralean "gure burua menderatzea" oso garrantzitsua izan baita.
Filosofia moralean "gure burua menderatzea" oso garrantzitsua izan baita.
Filosofia moralaren ideiak:
1.- "Ezagut ezazu zure burua"
2.- "Dena neurritasunean"
Honen arabera, ardoa edatea ona da, gehiegi edatea txarra.
Neurritasunaren ideia eremu guztietara eraman zuten filosofoek, etikaren oinarri bat bihurtuz.
Eta zein da neurria?
Platon "Legeak" lanean deskribatzen du:
"18 urte baino lehen hobe ez edatea, adin horretako izaera dela eta. Gero, 40 urte bete arte, ona da edatea neurrian, mozkortu gabe, burua ez galtzeko. 40 urte eta gero ardoa farmakoa bihurtzen da, gaztetu egiten gaitu eta".
Ardoa, Dioniso jainkoarekin, musikarekin eta antzerkiarekin identifikatzen zen.
Gaur, musika eta ardoa dela eta, oso abesti polita ekarri dizuet.
Neil Diamond-ena "RED;RED WINE"
Askotan ardoak, laguntzen gaitu bihotza alaitzen, eta desamodioak gainditzen
( Kontuz, neurriarekin, ja,ja...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario