Buscar este blog

miércoles, 4 de julio de 2012

NIETZSCHE: JAINKOA HIL DA


1844. urtean jaio zen Rockenen, Alemania.
Bizitza trajikoa izan zen.1889. urtean, 44 urte zituela, nerbio-sistemaren kolapso bat izan zuen. Honez gero, bere adimen gaitasunak galdu zituen erabat, eta familiaren zaintzapean bizi zituen azkenengo hamaika urteak.

Nietzsche bitalista da.  BIZITZA maite du. Horregatik bizitza hau, ( mundu honetakoa), askatu nahi du balio  faltsuetatik (metafisika eta erlijio guztien balio dekadenteetatik).

.
Bere ustez, bizitza ezin da ezagutu bakar bakarrik kategoria arrazionalaren bitartez. Sena, grina, afektua, 
 intuizioa eta irudimena beharrezkoak dira.

Nietzschek, begi aurrean agertzen den mundu hau, besterik ez dela dio, eta betierekotasunaren ideia ukatzen du.
Ondorioz, Jainkoaren ideia  bizitza honen kontrakoa litzateke, erlijioek gizakiaren ardatza, heriotza eta geroko bizitza batean jartzen dute eta.
Hori dela eta, Jainkoaren ideia ametsezkoa hartzen du Nietzschek.


Emaitza  JAINKOAREN HERIOTZAren BEHARRA da.


Beraz, nondik dator behar hori?

Erlijio guztien desagerpenaren beharretik.

Eta erlijioak nondik sortzen dira?


Erlijioak sortzen dira heriotzaren  beldurretik.

Gizakiak jakin badaki hilkorra dela eta heriotzari beldurra dio.

Honen aurrean, erlijioek bizitza hilezkor, betierekoa, eternoa, badagoela hitz ematen dute.
Kontsolamenduzko hilezkortasuna..
Ezerezean amilduko dela jakiterakoan, gizakiak sentitzen duen larrimina eta ezintasuna lasaitu, baretu egiten ditu.

Nietzscheren ahoan:

"Kristautasunaren moralari mozorroa kendu izana da gizadiarengandik bereizten nauena... Neuk antzeman dut engainua... kristautasunaren aurrean itsu egotea da denik eta krimenik gailenena: bizitzaren beraren kontrako krimena" ( Ecce Homo)


Erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu. Artaldearen balioak eta esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa. Guztiak bizitzaren senaren aurkakoak: bekatua, errua, damutasuna eta penitentzia.

JAINKOAREN HERIOTZA gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko.
Hemendik aurrera, gizakia  "zeruko" mundura jo beharrean, honako mundu honetara bizitzen saiatuko da.

Jainkoa hiltzen bada, nork hartuko du bere lekua?


GIZAKIAK BERAK har dezake Jainkoak uzten duen lekua.

Benetan, Nietzsche dinamita da:


 "Ni ez naiz gizakia, ni dinamita naiz. Horrenbestez, ez duzue nigan erlijio sortzailerik aurkituko, izan ere, herri xehearen bazka baitira erlijioak. Eskuak garbitu behar ditut elizgizonekin egon naizen aldi oro... ez dut sineslerik nahi, nigan sinesteko ere maltzurregia naizela uste dut. Ez dut profeta izateko gogorik... Santutasun oro baztertzen dut; nahiago nuke pailazotzat hartuko banindute... akaso pailazo bat naiz" F. Nietzsche. (Ecce Homo)

Gaur PiLT taldearen abestia ekarri dizuet. "HIL DA JAINKOA". Hitza irakurri, Nietzscheren filosofia hutsa da eta.

"Hil da Jainkoa", PiLT  euskal metal musika taldearen abestia da. 1996an konponsatu zuten.



HITZA:
Gizakia pentsatzen hasi zenetik
asmatu behar izan zuen zerbait azaltzeko
zergatik zuen galdetzeko gaitasuna,
azken batean zargatiaren zergatia.
Sinestu ezinik zebilen norbaitek nahi gabe
begiak izterakoan bide ezezagun baten
amaieran zegoela...berarekin hil zen amatsa.
Hori bai asmakuntza ona
une latzak ahaztu arazten dizkidana.
Betikotasunaren bila luze hori
botoia off-en jarri eta amaitua dago.
Hezitu egin gaituzte begi honen pean
Ona eta txarraren patroia inposatuz,
baina botoia off-en jarri bezain pronto,
ez onik ez txarrik...hil da jainkoa!!
Egia da zerbait behar dugula
zalantzaren etekina garestia delako.
Galdera honen erantzuna nik ez dakit
nahiz eta piloa asmatzeko kapaza izan.
Argi daukadana honako hau da:
heriotzaren mamuarekin manipulatu gaituztela
ta manipulazioa gorrotatzen dut.
Horregatik ...hil da jainkoa!!

BIKAINA !

Hala ere, ekarri nahi dut honetara, niretzat ezin hobea den La polla records  "SALVE" abestia:




Amaitzeko, neu ateoa naizenez, gaur egungo bi filosofoak gomendatu nahi dizkizuet:

 Frantzia, 2005

Onfray filosofoari egindako lkarrizketa interesgarri bat:


Oxford, 2006.
Dawkins. Zientzia zabalzailea.
Oso erreportaia interesgarriak egin ditu: "El virus de la fe".Ikusi zati bat:






No hay comentarios:

Publicar un comentario