Buscar este blog

martes, 31 de enero de 2012

SARTRE: BESTEEN BEGIRADA


J.P.Sartre. ( Paris,1905-1980)

Filosofo existentzialista.
Askatasunaren filosofoa.

Bere ustez, GIZAKIA IZAKI LIBREA DA, horregatik  bere aukeren eta

jokabideen ardura onartu behar du.
Jainkoa ukatzen du; ondorioz, giza- esentziarik ez dago ( arima)

 Jainkoa sortzaile hori ez dago eta.

 Gizakia, egiten duena baino ez da.


Beraz, garen gizaki  libre hori,  proiektua da, patua bere esku dago,

eta erabaki behar du zer egin nahi

duen.
Gerta daiteke aukeratzeari ihes egin nahi, zaila da eta,

baina ondorioa gure izaera librearen kontra

joatea litzateke, eta gauzatuko ginateke .

ONDO!!! ASKE NAIZ. BAINA EZ NAGO BAKARRIK.

BESTEAK ERE, BADAUDE. ETA IZAKI LIBREAK DIRA.

SARTRE-k "BESTEEN BEGIRADAZ" idatzi zuen.









Besteek begiratzen nautenean, zer gertztzen da?

Sartrek dio hiru emozioak gerta daitezkeela:

1.- BELDURRA: nire askatasuna arriskuan dago besteen aurrean.

2.- LOTSA- Beste batek begiratzen nau eta epaitzen nau. Sentitzen dut nire askatasunaren ihesa.

3.- ESKLABOTZA. Begirada horrek esklabua egiten nau.Egoeraren jabea izateari uzten diot. eta objektua bihurtzen naiz


Besteekiko harremanak direla eta, emaitza beti KONFLIKTOA da. Bai besteak, bai nik neuk, finkapen hori ukatzen dugu eta.

Sartek dio: INPERNUA, BESTEAK DIRA.

Zein da irtenbidea?
Etengabeko borroka da.
Saiatu behar dut nire askatasuna babesten, besteena errespetatzen.
Horregatik besteekiko harremanak beti, konfliktiboak izango dira.


Gaur ekarri dut RAP frantziarra bat. "Besteen begirada " da titulua.
Abesti honetan salatzen dute besteen iritziei eta begiradeei zu zaren hori baino garrantzi handiagoa ematea.
Bai, benetan, bilatu behar dugu zer egin eta nor izan nahi dugun.

LIBREAK gara, besteen iritzien gainetik.









No hay comentarios:

Publicar un comentario