Buscar este blog

miércoles, 1 de febrero de 2012

GALILEO GALILEI ETA BEATLES: ACROSS THE UNIVERSE

Galileo Galilei, (1564-1642), Pisa-n jaio zen.
Isaac Newton jaio zen urtean hil zen.

Natura ikertzeko metodo zientifikoa ezarri zuen.
Heliozentrismoa defendatu zuen, Elizaren geozentrismoaren kontra.

Teleskopioa erabili zuen, eta eguzki-orbanak, ilargi mendiak, eta Jupiterren sateliteak, besteak beste aurkitu zituen.
Inkisizioak Galileo kartzelaratu egin zuen eta bere teoriei uko egitera derrigortu zuen.
Hala ere, uko egin eta gero, esandakoari zera gehitu zion: Eppur si mouve, (hala ere, mugitzen da),lurraren mugimenduari erreferentzia eginez.
Bestalde,
Giordano Bruno ( 1548-1600), filosofo italiarra, unibertsoa infinitua zela esateagatik (zentrurik gabekoa), eta beste zenbait astrotan ere bizia aurki zitekeela baieztatzeagatik salatu zuten, eta Inkisizioaren aginduz bizirik erre zuten.
Gaur, disfrutatzeko ekarri dut Beatles-en abesti famatu bat :Across the universe.
Sakatu play eta ondo pasa:




The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat izan zen.
Taldeak estilo anitzak hartu zituen: Pop eta rock batez ere, baina folk, country, blues eta soul ere jo zituzten.
Across the Universe ,The Beatles taldearen abesti bat da. 1968an John Lennon-ek sortu, idatzi eta moldatu zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario