Buscar este blog

lunes, 30 de enero de 2012

JOHN LOCKE eta KOLONIALISMOA


John Locke, ingeles filosofoa, (1632-1704).
Locke,  alderdi liberaleko kide bat izan zen. Absolutismoaren kontra zegoen .
Arrazoimen unibertsalean eta herritarren eskubide naturaletan  oinarritutako teoría politiko bat finkatu zuen.
Arrazoimenak gizakiei erakusten die, eskubideak KONTRATU SOZIALAren bidez babestu behar direla; hau da, komunitate politikoaren eta estatuko agintaritzaren arteko kontratu sozialaren bidez.
Teoria politiko honetan, Lockek defendatu zuen gizaki guztiak berdinak eta askeak direla izatez.
Baina… indigenak ere bai?
Eskubide berdinak zeuzkaten?

XVII mendean kolonizazioa,
 ( hau da, lurren lapurketa, genozidioa, indigenak gutxitzea…) pil-pilean zegoen.
Lockek justifikatu zuen kolonizazioa .
 Bere ustez, indigenak ez ziren moldatzen existitzen zen bizitza bakarra eta zuzenera: Europako arrazionaltasuna.
Arrazionaltasun horren izenean, kolonia guztien ustiapena zuritu zen lurra kudeatzeko. Bere ustez, indigenak irrazionalak zirenez, ez zuten aprobetzatzen  produktibitatea, eta ez ziren gai negozioak egiteko.
Halaber, erresistentzia adierazten zutenean, irrazionaltasunagatik egiten zuten, ondorioz, ez zegozkien giza eskubideak.
 (Gehiago irakurtzeko:  Bhikhu Parekh , Rethinking multiculturalism)

Gaur, protesta-abesti bat ekarri dut.
La maldición de Malinche.Atzoko eta gaurko kolonializazioaz abesten du.
 Oso famatua da. Kantuaren hitzak dena esaten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario