Buscar este blog

lunes, 26 de marzo de 2012

ZINISMOA eta LA POLLA RECORDS


Diogenes Sinopekoa, ZINIKOA. (412-323, K.a.)


Upel batean bizi zen. Bere filosofiaren oinarriak gizarteko lege  eta ohituren hipokrisiak salatzea , eta askatasun ideiak zabaltzea ziren.
Diogenes, egunez kriseilu bat eramaten zuen gizabanako baten bila, baina alferrik.
Hark zioenez, jende asko zegoen, baina gizakirik ez.
Zinikoei “zakurrak” deitzen zieten., beren bizimodua  zakurrenarekin  lotzen zuten eta.
Zergatik?  Gizakien harrokeria gorrotatzen baitzuten .
Adibideak:
-Publikoki  masturbatzen zen ,  eta behin,  jende-aurrean masturbatzea onartzen ez zuen bati erantzun zion : “gura hori asetzea oso atsegina eta merkea da, eta mundua ondo egina balego, sabela igurtziz ase beharko genuke janari gosea.”
-Alexandro Handia hurbildu zitzaion behin, eta galdetu zion ea zer nahi zuen, edozer emango ziola; Diogenesek, orduan, honela erantzun zion: “Paretik ken zaitezen nahi dut, eguzkia ezkutatzen didazu eta”.
- Aberats batek, behin,gonbidatu zuen bere etxera afaltzera, baina Diogenesek  txistua bota zion  eta  ez zitzaiola asmatzen lekurik zikinena joateko erantzun zion
Zinikoek gizarteko balioak ukatzen dituzte.

BADA GAUR EGUN ZINISMORAKO GARAIA?
GIZARTEKO HIPOKRESIA UKATU NAHI DUGU?

Ausartuko naiz lotzera DIOGENES ZINIKOA, LA POLLA RECORDS punk taldea esaten duenarekin

LA POLLA RECORDS  Agurainen 1971an sortutako punk musika taldea izan zen.Haren jarrera matxinoa ikur bihurtu zen, ez baitzuten inolako arazorik gustoko ez zutena salatzeko, gehienetan, gainera, modu barregarrian eta zuzenean. Hala ere, oztopo asko ipini zizkieten: mehatxuak, atxiloketak, sabotajeak emanaldietan...
Talde honen jarrera nahiko zinikoa da, zentzu filosofikoan, hau da, gizarteko hipokresia salatzen dute.

Ekarri dudan abestia:
¡ ELLOS DICEN MIERDA, NOSOTROS AMEN!


No hay comentarios:

Publicar un comentario