Buscar este blog

jueves, 29 de marzo de 2012

EPIKURO ETA HERIOTZA: PINK FLOYD


Epikuro. Antzinako Greziako filosofoa ( Samos, K.a.341-Atenas,K.a 270)

Zeri buruz hausnartu zuen?
Zoriontasuna zerk sortarazten duenari buruz.

Horretarako aholkatzen digu praktikatzea gauza batzuk:

1.- Jainko-jainkosaen beldurra ez izatea. Haiek zorionekoak dira, eta ez dute inolako interesik gure bizitzan.

2.- Heriotzaren beldurra ez izatea. Bizirik gauden bitartean, ez dago, eta heriotza dagoenean, orduan ez gaude gu.

3.- Plazera lortzea.

4.- Sufrimendua ezabatzea

Bestalde, bizimoduan, adiskidetasuna zela ondasunen artean handiena zioen.



Heriotzari buruz:

" Heriotzak ez dauka gurekin harremanik; hain zuzen ere, gu bizi garen bitartean, ez baitago heriotzarik, eta heriotza iristen den unean, gu jadanik, ez gara bizi. Beraz, heriotzak ez du harremanik, ez bizidunekin, iritzi ez delako, ezta hildakoekin ere, jadanik ez direlako"









 Gaur ekarri dut PINK FLOYDen abesti bat.( Pink Floyd aurkeztu dut Platonen sarreran).



 " The great gig in the sky" abestian heriotzaz abesten dute.

Batzuk esaten dute "heriotzaren metafora dela abesti osoa".
"The Dark Side of the Moon" albumarena da . 1973 urtekoa.
Diskoa, rock sinfonikoa da, eta iraultza teknikoa izan zen.
Hitza eskasa da baina oso" epikureoa".
Idatzita daukazue hitza. Hala ere, ez galdu soinua, batez ere, emakumearen ahotsa.
Hitza:
No tengo miedo a morir.
En cualquier momento sucederá.
No me importa.
¿Por qué tendría que tenerle miedo a morir?
No hay razón para ello, te tienes que ir alguna vez.
Nunca dije que tuviera miedo a morir





No hay comentarios:

Publicar un comentario