Buscar este blog

lunes, 19 de marzo de 2012

SCHOPENHAUER eta JAM SESSION


Arthur Schopenhauer, filosofo alemandarra, ( 1788-1860).
Pesimismoaren filosofoa da. 
 Bere ustez,mundu hau bada mundu posibleen arteko mundurik txarrena. 
Bizirik irautea da gure helburu bakarra.
Zergatik dugu helburu bizirik irautea?
Biziak bizi egin nahi du eta.
Honen aurrean, ARTEaren bidez askapena lortzen da, 
nahiz eta  denborazkoa eta partziala  izan.
Bizitzarentzat lasaigarri bat da.
ARTE mota guztien artean MUSIKA berezia da. Musikak hizkuntzaren mugak gainditzen ditu.
Bere ustez, melodia bat gizabanakoen barneko esentziatik ateratzen da.
 Musika bizitza eramangarriagoa egiten du.





Zer moduz  gaur Schopenhauer-ekin jam session bat kompartitzen badugu?
Zer da jam session bat?
Musikari batzuk biltzen dira musika jotzeko,( gehienetan jazz, blues, rock), prestatu barik. 
Bat- bateko saio hauen helburua disfrutatzea da, edo Schopenhauer-en hitzak erabiltzeko
 "ametsezko etenaldi labur bat izatea"

Hurrengo you tube-n, oso musikari handiak entzungo ditugu : John Lee Hooker,( aurkeztu dugu Aristotelesen sarreran), Rolling Stones eta Eric Clapton.
Ez dago hitzik. Gozatu!


Gustatu zaizue?
Ba ez dut amaitu. "The giants of rock and roll" kontzertuaren amaiera entzun dut ... eta ezin izan diot jartzeari eutsi. PASADA BAT DA!
Musikariak: Bo Diddley, Little Richard, Jerry Lewis, B.B. King, Ray Charles, Fats Domino, James Brown.... GUZTIAK BATERA...





No hay comentarios:

Publicar un comentario