Buscar este blog

miércoles, 15 de febrero de 2012

HEDONISMO LIBERTARIO eta THE CLASH

Antifon (K.a  V mendea). Filosofo materialista, (atomista), eta hedonista izan zen.

Legeen etsaia amorratua izan zen.
Ez zuen onartzen Auzitegiaren justizia. Bere ustez, auzitegietan inoiz ez da  zabaltzen egia, baizik eta diskurtsorik trebeena.
  Gizartearen kontra jotzen du, gizabanakoaren askatasunaren defentsan.


 Bere ustez, gizarteak gizaki moldagarriak egiten ditu kontrolpean izateko,legearen menpe mantentzeko.
Sumisioaren aurrean, autonomia eta askatasuna proposatzen du, beti legeen kontra jotzen.

Gizaki guztien berdintasuna aldarricatu zuen, arraza, edo jatorria kontuan hartu gabe.
Hau oso gogorra izan zen momentu horretan, Grezia klasikoan grekoa ez zenak (barbaroak),ez baitzituen ezkubide berdinak.

Hedonista izan zen, beraz, plazera lortzeko bidea proposatu zuen: "gauzak edukitzeak, (aberastasuna), ez du alaitasuna ematen, libre, independiente eta jakinduriaren bidean bizitzen baizik".

Legearekin eta gizarteko arau etikoekin oso kritikoa izan den musika estiloa PUNK izan da.


Punk musika establishmentaren kontra jotzen du. Janzkera propio eta berezia du. Askatasunean eta kontsumismoaren kontrako etikan oinarritzen da.

Gaur ekarri dut THE CLASH taldea. 1976an Inglaterran jaio zen.
Monarkia, aristokrazia eta legeen kontra jo zituzten.
Abesti honetan I fought the law,"legearen kontra borrokatzen dute".




No hay comentarios:

Publicar un comentario