Buscar este blog

miércoles, 8 de febrero de 2012

EMAKUME FILOSOFOAK eta ARETHA FRANKLIN


Hipatia (Alejandria, Egipto, 370-415).
Zientzialari, filosofo neoplatonikoa eta irakaslea.


Filosofiak ez du inolako neutraltasunik sexuei dagokionez.Emakumeak ikusezinak izan dira filosofiako egile bikain askorentzat. Kant, adibidez, “izaki arrazionalez” aritzean, gizonezkoei buruzko testuingurutan egiten du.  
Filosofo askorentzat emakumeak ez dira  gai arlo publikoetan, eta politikagintzan aritzeko; eta horrela adierazi zuten Rousseauk eta Hegelek.
Emakume filosofoen izenak itzalean mantendu dira, baina izan, izan dira, badira eta izango dira.
Goian agertzen den Hipatiaz gain, asko daude. Adibidez: 


 Maria Montessori (1870-1952).
Italiako lehen mediku emakumea izan zen, baina debekatu zioten hospitaletan lan egitea. Pedagogiaren arloan oso teoría erabilgarriak garatu zituen.




Rosa Luxemburgo ( 1870-1919).
Filosofía socialista eta ezkertiarra garatu zuen.
Atxilotu, torturatu eta hil zuten Berlinen, iraultza saiakeran parte hartzeagatik.


Simone de Beauvoir  ( 1908-1986).
Feminismoa eta existentzialismo filosofía landu zituen bere idazkietan.
  “Emakumea ez da emakume jaiotzen,  bilakatu egiten da” esaldia oso famatua bihurtu zen.

Gaur, ekarri dut Aretha Franklin abeslari estatubatuarra( Memphis, 1942)



 Gospel, soul eta R&B estiloak landu izan ditu, oso kantari ezagunak ditu.
Izan ere,"Soularen Erregina" izena ipini diote.




Entzungo dugun abestia "Think" deitzen da.
Abesti honetan aholku bat ematen dio bere bikoteari: "Think about what you are trying to do to me"
"Hobe duzu pentsatzea nirekin egiten ari zarena".
"Freedom, freedom, think about it"
"Askatasuna, askatasuna pentsatzu horretaz..."



MARIA MONTESSORI:PEDAGOGIA LIBREA ETA THE WALL(PINK FLOYD)


Maria Montessori ( 1870-1952). Italiar pedagogo berritzailea.
Ingenieritza, biologia eta medikuntza ikasi zituen.
Emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu zioten, eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Hauen ahalmenak garatzea aukera ikusi zuen hezkuntzaren bidez.

Bere metodo pedagogikoaren arabera  haurraren berezko gaitasunak sustatu behar ditugu, inposizioak baztertzen.
 Jolas eta esku-lanen bidez haurren autoestimua bultzatzen zuen. Haurrek ikusten zutenean aurrera egin zezakeela eta gehiago ikasi, hitzen eta zenbakien kontzeptuak transmititzen zizkien.
Haurrek ikasteko askatasuna behar dute. Gehiegizko arauek haurra mugatu egiten dute, bere garapen aske eta aktiboa kolokan jartzen.
Horrela, orduko irakasle tradizionalaren zeregina aldatu behar direlakoan zegoen.
Irakasleak haur bakoitzaren bilakaera errespetatu behar du, inposiziorik gabe.
Bestalde,gobernu faszistari leporatu zion gazteak  moldatzea haien interesetara, "soldadu txikiak" bihurtzen.
Hau dela eta, Mussoliniko Italiatik joan behar izan zuen.

 Irakaskuntza autoritarioaren kontra jo zuen PINK FLOYD taldeak "THE WALL" albumenean  (1979)


Diskoaren muinean gizarte modernoak gizakiarengan eragiten duen alienazio gordina agertzen da.
"Another brick in the wall" abestian ozenki ohiukatzen dute:

"WE DON´T NEED NO EDUCATION.WE DON´T NEED NO THOUGHT CONTROL"
(Ez dugu heziketarik behar, ez dugu kontro-pentsamendurik behar")


Heziketa autoritarioen kontra jotzen dute, haien buruak kontrolatzen dituzten irakasleen kontra jotzen dute.
Oinarrizko ideia hau da:
Irakasleek ez dute "pertsona konformistak" hezitu behar, baizik eta "pertsona libreak, kriteriodunak"
Dudarik gabe, Montessori-rekin bat egiten dute.


lunes, 6 de febrero de 2012

ACDC, LED ZEPPELIN, eta MANIKEISMOA

                         MANIKEISMOAFilosofia erlijioso eta dualista izan zen. Pertsian 225-275 urteen bitartean  garatu zen. Ongia eta Gaizkiaren arteko borrokan sinestu zuten. Ongiaren printzipioa argitsua da ( zerua)Gaizkiarena iluna ( infernua). Arima jainkoarena eta gorputza deabruarena  aldarrikatu zuten.

Hell  and Heaven/ zerua eta infernua / arima eta gorputza/ Jainkoa eta Satan… Hau dualismoa!...  Entzungo dugu bi kasikoak rock and roll-ean :
ACDC:  HIGHWAY TO HELL ( INFERNURAKO BIDEA).
Australiako rock talde izan zen.1973an urtean sortu zuten.
Entzun musika eta irakurri hitzak:

 "Eh! Satan, ordaindu ditut zurekiko zorrak..."

LED ZEPPELIN: STAIRWAY TO HEAVEN:
ZERURAKO ESKAILERA
Led Zeppelin   Inglaterran 1968ko irailean sortutako hard rock musika taldea izan zen.
Abesti honetan entzuten dugu; " Andere bat zerurako eskailera erosten ari da".



domingo, 5 de febrero de 2012

HERAKLITO

                                                          Heraklito (K.a 535- K.a.475)


Dena mugimenduan dago, ez dago
  betirako irauten duena. Horrexegatik ezin dezakegu «ibai berbera birritan
jaitsi», bigarren aldiz jaisten naizenean ibaira, ez ni ez ibaia ez gara
berberak.
Heraklitorekin Kansas musika taldea lotu dut.
Kansas rock talde bat izan zen. EEUUetan sortu zuten 1970 urtean. Dust in the wind abestia, oso famatua izan zen. Abesti honen mezua: Dena isuria da, dena pasatzen da, ezer ez da etengabea....


Oso interesgarria da ere, LOQUILLO-ren  "Cruzando el paraiso" abestia:
"Nada permanece, todo se desvanece,simple cuestión de tiempo.



sábado, 4 de febrero de 2012

FILOSOFIA ZERTARAKO eta DEF CON DOS


Filosofia zertarako? "Zoquete bat ez izateko"
Gure kabuz pentsatzeko, kritikoa izateko, manipulatua ez izateko,
iritzia izateko,eta  aske bizitzeko.

SAPERE AUDE !
AUSART ZAITEZ ZEURE ADIMENAZ BALIATZERA!
(KANT)

Oso ondo adierazten dute "Def Con Dos" musika taldekoek " Destino zoquete" abestian.

"Def Con Dos" 1980 hamarkadaren amaieran Vigon eta Madril artean sortutako rap metal musika taldea da.

Taldearen izena Pentagonoaren alerta sistema du oinarria.
DEFCON-2 agitazio globala esan nahi du.









Abestiaren hitza:

Nacemos ignorantes,
y morimos igual pero pedantes,
Nos asusta que el cerebro se desgaste
por usarlo demasiado.
Es cansado y contraproducente
exprimirse la cabeza
y fatigar la mente
porque no se vive mal en el limbo ignorante
sabiendo lo justito pa tirar pa´ lante´
¿Cómo estás seguro de que quieres eso?
En lugar de escuchar otras voces
que apuntan ideas en las que te reconoces?
¿Quién ha vivido? ¿Quién ha sentido?
¿Quién no ha querido ser uno más
en la estampida de gente hundida por la ignorancia?
¿Que ser humano no es solo un mono con poco pelo?
Valga el respeto y tiendo mi mano a esos primates
que tanto quiero,
que de poco sirve
pasar el ciclo de dia a día
dándo la espalda a quien transmite
con su experiencia y sabiduría.
Así que piensa o apaga y vete
Y dale esquinazo a tu destino zoquete
Destino zoquete, nuestra ignorancia les hace fuertes,
destino zoquete, cuanto menos sabes más le temes a la muerte.
Cómo promete, cómo promete tu destino zoquete.
Falacias, mentiras,
Panfletos que pasan por ideologías
Discursos, sermones,
a nadie le interesa que tú razones
Destino zoquete, nuestra ignorancia les hace fuertes(...)
Pero cansa, es duro seguir aprendiendo si ya nadie obliga
Pero el ciclo no descansa
y el que busca se adelanta,
y al sofista desbanca,
dale labia,
discute,raja
despliega la antena,
el debate oxigena cualquier mente sana
y adelante bien pensante, beligerante,
Las nuevas ideas renuevan la sangre,
y deja empaparse de tinta el cerebro dormido,
desoyendo argumentos mezquinos.
Coge el relevo, pasa el testigo,
Pon en remojo tu cabeza dura,
y aporta algo nuevo al concepto cultura,
Destino zoquete, nuetra ignorancia les hace fuertes,
Destino zoquete cuanto menos sabes más le temes a la muerte.

Cómo promete.... tu destino zoquete.


  

FILOSOFIAren GALDERAK eta SINIESTRO TOTAL


"Gizaki guztiek, berez jakiteko guraria dute" Aristoteles.

Gizakiok izatez, jaiotzez, kuriosoak gara.
Jakinmina gure izaeraren oinarrizko ezaugarria da.
Horrek gizaki bihurtu gaitu eta giza espeziearen eboluzioaren eragilea bilakatu da.

Inguratzen gaituen errealitatea harrigarria, miresgarria, iluna, misteriotsua baita.

Bizi garen errealitatea harritu egiten gaituzten gertaera ugari dago:

Naturan, gizartean, gizakiarengan,...gure baita. Zergatik? Nola? Zer dela eta? Nola demontre?..
Nondik gatoz? Zer da izaera? Zein da gure esentzia? Zer egin behra dugu?
Zergatik existitzen da zerbait ezerez existitu beharrean?
Nor gara?

Galdera hauek filosofikoak dira, baina guztiok galdetzen dizkiogu gure buruari,
horregatik guztiok filosofoak gara.

SINIESTRO TOTAL talde " Las preguntas de la filosofia" abestian horrela adierazten dute.
Musika talde hau, galiziarra izan zen, Vigon 1981ean sortutakoa, " movida viguesa" delakoaren garaian, eta punk-rock estilokoa izan zen.




Abestiaren hitza:






¿Cuándo fue el Gran Estallido?
¿Dónde estamos antes de nacer?
¿Dónde está el eslabón perdido?
¿Dónde vamos después de morir?
¿Qué son los agujeros negros?
¿Se expande el universo?
¿Es cóncavo o convexo?

¿Quiénes somos?
¿De dónde venimos?
¿Adónde vamos?
¿Estamos solos en la galaxia o acompañados?
¿Y si existe un más allá?
¿Y si hay reencarnación?

¿Quiénes somos?
¿De dónde venimos?
¿Adónde vamos?
¿Estamos solos en la galaxia o acompañados?

¿Qué es el ser?
¿Qué es la esencia?
¿Qué es la nada?
¿Qué es la eternidad?
¿Somos alma?
¿Somos materia?
¿Somos sólo fruto del azar?
¿Es fiable el carbono 14?
¿Es nuestro antepasado el hombre de Orce?

¿Quiénes somos?
¿De dónde venimos?
¿Adónde
¿Estamos solos en la galaxia o acompañados?
¿Y si existe un más allá?
¿Y si hay reencarnación?













viernes, 3 de febrero de 2012

GIORDANO BRUNO SUTARA!


Giordano Bruno, filosofo eta astronomo italiarra,1548-1600.

XVI eta XVII. mendeetan Koperniko,Kepler, Tycho Brahe, Galileo, eta Newton,
 abian jarri zuten.zientzia eta metodo zientifikoa.
Baina ELIZAk ez zuen onartu nahi, bere aginpidearen ahultzea zekarren eta.
  Inkisizioak  GALILEO kartzelaratu zuen heliozentrismoa defendatzeagatik, eta bere teoriei uko egitera derrigortu zuten.
Elizak DESCARTES bera ere, jazarri zuen.
Zergatik?
  Galileorekin bat etortzeagatik, eta Jainkoak unibertsoa sortu eta gero, 
eraginik ez zuela esateagatik

Baina GIORDANO BRUNO BIZIRIK ERRE ZUTEN!!!!
ZERGATIK?
Esateagatik UNIBERTSOA INFINITUA ZELA, hau da, zentrurik ez zuela,
( beraz geozentrismoa ezinezkoa zen).
Halaber esan zuen BESTE ZENBAIT ASTROTAN ere, BIZITZA aurki zitekeela.

Baieztapen hauek direla eta INKISIZIOAk erabaki zuen Giordano Bruno SUTARA bidaltzea, eta ERRE ZUTEN.


Gaur ekarri dut LA HOGUERA  abestia, Javier KRAHE,( Madrid 1944), abeslariarena
Krahe kantari satirikoa da.
Hitzak ironikoak eta bitxiak dira, musika sinplea.
Duela 30 urte, film labur ironiko bat egin zuen ( "10 comentarios" izenekoa), non azalpenak ematen zituen Kristo bat sukaldatzeko,( berpizkundearen parodia bat zen ).
Hau dela eta ZENTSURATUA izan zen.
Eskerrak sutara bidali ez zutela!!!
Hala ere, Canal Plus eta Grupo Pisa-n "pertsona non grata" izendatu zuten eta epaiketa bat egin zioten.
Hona hemen LA HOGUERA abestiaren hitza eta musika:


 

Hitza:


Es un asunto muy delicado
el de la pena capital,
porque además del condenado,
juega el gusto de cada cual.
Empalamiento, lapidamiento,
inmersión, crucifixión,
desuello, descuartizamiento,
todas son dignas de admiración.

Pero dejadme, ay, que yo prefiera
la hoguera, la hoguera, la hoguera.
La hoguera tiene qué sé yo
que sólo lo tiene la hoguera.

Sé que han probado su eficacia
los cartuchos del pelotón;
la guinda del tiro de gracia
es exclusiva del paredón.
La guillotina, por supuesto,
posee el chic de lo francés,
la cabeza que cae en el cesto,
ojos y lengua de través.

Pero dejadme, ay, que yo prefiera
la hoguera, la hoguera, la hoguera.
La hoguera tiene qué sé yo
que sólo lo tiene la hoguera.

No tengo elogios suficientes
para la cámara de gas,
que para grandes contingentes
ha demostrado ser el as.
Ni negaré que el balanceo
de la horca un hallazgo es,
ni lo que se estira el reo
cuando lo lastran por los pies.

Pero dejadme, ay, que yo prefiera
la hoguera, la hoguera, la hoguera.
La hoguera tiene qué sé yo
que sólo lo tiene la hoguera.

Sacudir con corriente alterna
reconozco que no está mal:
la silla eléctrica es moderna,
americana, funcional.
Y sé que iba de maravilla
nuestro castizo garrote vil
par ajustarle la golilla
al pescuezo más incivil.

Pero dejadme, ay, que yo prefiera
la hoguera, la hoguera, la hoguera.
La hoguera tiene qué sé yo
que sólo lo tiene la hoguera. 

jueves, 2 de febrero de 2012

PITAGORAS ETA IRON MAIDEN

Pitagoras ( Antzinako Grezia,K.a 580-495).
Matematikari eta filosofoa izan zen.
Pitagorasen teoremarengatik, eta zenbakien bitartez dena azaltzen dela esateagatik ezagutzen dugu.
Baina, arimaren teoria interesgarria dauka: "Heriotza eta gero,arima hilezkorra denez, behin eta berriro beste izaki batean itzul daiteke". Honi arimaren transmigrazioaren teoria deitu zion.
"Antza, behin, Pitagorasek ikusi zuen gizon bat txakur bat jotzen, berehala, uztea agindu zion, bere lagun baten arima zelakoan. Oihuagatik ezagutu zuen eta."
Teoria honek, Egiptoko eragina izan zuen.Dakigunez, Indian ere, zabalduta zegoen.

ZER DAUKA IKUSIRIK TEORIA HONEK, IRON MAIDENen  INFINITE DREAMS abestiarekin?

Iron Maiden-ek amets txar bati buruz abesten du. Haraindiko munduan zerbait dagoen galdetzen du. Bere existentziaz galdetzen du.
Abestiaren azken minutuan  zerbait desiatzen du:"Heriotza eta gero, beste aukera bat izan nahi dut, Jolastu nahi dut, behin eta berriro. Berraragiztatu nahi dut."...

IRON MAIDEN Londreseko heavy metal talderik onena izan omen da   (1975). Heavy Metal musikan, estiloa, abiadura eta erritmoa altuak dira.Gitarren oinarritutako soinua da, indartsua, eta estilo klasico, blues edo sinfonikoak dira.


ROCK & ROLL eta NIETZSCHE

PASIOA, PASIOA, PASIOA.... !   ROCK&ROLL ETA NIETZSCHE

ZER DA ROCK &ROLL?

BRUCE SPRINGSTEEN:
"Rock-a pasioa, bizitza da"

THE YOUNG RASCALS:
"Ez dugu ulertu behar Rock&roll, sentitu behar dugu"

TINA TURNER:
"Rock-a dibertigarria, basatia,bihurria...da"

THE WHO:
"Rock-en hitzek, zure barnean eta munduan gertatzen diren gauzez hitz egiten dute".

METTALIKA:
"Rock musika talde batek zure biziztza estiloa alda dezake"


NOR IZAN ZEN  NIETZSCHE  FILOSOFOA?


Nietzsche 1844an jaio zen Prusiako Röcken hirian eta 1900ean hil zen.
Erlijioaren kontrako sentimendua zabaldu zuen.
Nietzsche bitalista da.
Honen arabera bizitza sen, grina eta afektuen multzoa da.
Bizitzak ez dauka  bakarrik alde arrazionalista bat, hau da, Greziako Apolo  jainkoak erakusten zuena: argitasuna eta neurritasuna.
Baizik eta, Dionisos jainkoak trasmititzen zuena:  itxuragabea, neurrigabea, sexua, gaua, ardoa … 
  Nietzschek gizarte-arauak hautsi eta nahiak askatzeko deia egiten du,
 bizitzaz gozatzeko eta jai giroan ospatzeko.



    ROCK&ROLL-aren HISTORIA: BIZITZA,SEXUA, MUSIKA !

miércoles, 1 de febrero de 2012

GALILEO GALILEI ETA BEATLES: ACROSS THE UNIVERSE

Galileo Galilei, (1564-1642), Pisa-n jaio zen.
Isaac Newton jaio zen urtean hil zen.

Natura ikertzeko metodo zientifikoa ezarri zuen.
Heliozentrismoa defendatu zuen, Elizaren geozentrismoaren kontra.

Teleskopioa erabili zuen, eta eguzki-orbanak, ilargi mendiak, eta Jupiterren sateliteak, besteak beste aurkitu zituen.
Inkisizioak Galileo kartzelaratu egin zuen eta bere teoriei uko egitera derrigortu zuen.
Hala ere, uko egin eta gero, esandakoari zera gehitu zion: Eppur si mouve, (hala ere, mugitzen da),lurraren mugimenduari erreferentzia eginez.
Bestalde,
Giordano Bruno ( 1548-1600), filosofo italiarra, unibertsoa infinitua zela esateagatik (zentrurik gabekoa), eta beste zenbait astrotan ere bizia aurki zitekeela baieztatzeagatik salatu zuten, eta Inkisizioaren aginduz bizirik erre zuten.
Gaur, disfrutatzeko ekarri dut Beatles-en abesti famatu bat :Across the universe.
Sakatu play eta ondo pasa:




The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat izan zen.
Taldeak estilo anitzak hartu zituen: Pop eta rock batez ere, baina folk, country, blues eta soul ere jo zituzten.
Across the Universe ,The Beatles taldearen abesti bat da. 1968an John Lennon-ek sortu, idatzi eta moldatu zuen.


martes, 31 de enero de 2012

SARTRE: BESTEEN BEGIRADA


J.P.Sartre. ( Paris,1905-1980)

Filosofo existentzialista.
Askatasunaren filosofoa.

Bere ustez, GIZAKIA IZAKI LIBREA DA, horregatik  bere aukeren eta

jokabideen ardura onartu behar du.
Jainkoa ukatzen du; ondorioz, giza- esentziarik ez dago ( arima)

 Jainkoa sortzaile hori ez dago eta.

 Gizakia, egiten duena baino ez da.


Beraz, garen gizaki  libre hori,  proiektua da, patua bere esku dago,

eta erabaki behar du zer egin nahi

duen.
Gerta daiteke aukeratzeari ihes egin nahi, zaila da eta,

baina ondorioa gure izaera librearen kontra

joatea litzateke, eta gauzatuko ginateke .

ONDO!!! ASKE NAIZ. BAINA EZ NAGO BAKARRIK.

BESTEAK ERE, BADAUDE. ETA IZAKI LIBREAK DIRA.

SARTRE-k "BESTEEN BEGIRADAZ" idatzi zuen.









Besteek begiratzen nautenean, zer gertztzen da?

Sartrek dio hiru emozioak gerta daitezkeela:

1.- BELDURRA: nire askatasuna arriskuan dago besteen aurrean.

2.- LOTSA- Beste batek begiratzen nau eta epaitzen nau. Sentitzen dut nire askatasunaren ihesa.

3.- ESKLABOTZA. Begirada horrek esklabua egiten nau.Egoeraren jabea izateari uzten diot. eta objektua bihurtzen naiz


Besteekiko harremanak direla eta, emaitza beti KONFLIKTOA da. Bai besteak, bai nik neuk, finkapen hori ukatzen dugu eta.

Sartek dio: INPERNUA, BESTEAK DIRA.

Zein da irtenbidea?
Etengabeko borroka da.
Saiatu behar dut nire askatasuna babesten, besteena errespetatzen.
Horregatik besteekiko harremanak beti, konfliktiboak izango dira.


Gaur ekarri dut RAP frantziarra bat. "Besteen begirada " da titulua.
Abesti honetan salatzen dute besteen iritziei eta begiradeei zu zaren hori baino garrantzi handiagoa ematea.
Bai, benetan, bilatu behar dugu zer egin eta nor izan nahi dugun.

LIBREAK gara, besteen iritzien gainetik.









lunes, 30 de enero de 2012

JOHN LOCKE eta KOLONIALISMOA


John Locke, ingeles filosofoa, (1632-1704).
Locke,  alderdi liberaleko kide bat izan zen. Absolutismoaren kontra zegoen .
Arrazoimen unibertsalean eta herritarren eskubide naturaletan  oinarritutako teoría politiko bat finkatu zuen.
Arrazoimenak gizakiei erakusten die, eskubideak KONTRATU SOZIALAren bidez babestu behar direla; hau da, komunitate politikoaren eta estatuko agintaritzaren arteko kontratu sozialaren bidez.
Teoria politiko honetan, Lockek defendatu zuen gizaki guztiak berdinak eta askeak direla izatez.
Baina… indigenak ere bai?
Eskubide berdinak zeuzkaten?

XVII mendean kolonizazioa,
 ( hau da, lurren lapurketa, genozidioa, indigenak gutxitzea…) pil-pilean zegoen.
Lockek justifikatu zuen kolonizazioa .
 Bere ustez, indigenak ez ziren moldatzen existitzen zen bizitza bakarra eta zuzenera: Europako arrazionaltasuna.
Arrazionaltasun horren izenean, kolonia guztien ustiapena zuritu zen lurra kudeatzeko. Bere ustez, indigenak irrazionalak zirenez, ez zuten aprobetzatzen  produktibitatea, eta ez ziren gai negozioak egiteko.
Halaber, erresistentzia adierazten zutenean, irrazionaltasunagatik egiten zuten, ondorioz, ez zegozkien giza eskubideak.
 (Gehiago irakurtzeko:  Bhikhu Parekh , Rethinking multiculturalism)

Gaur, protesta-abesti bat ekarri dut.
La maldición de Malinche.Atzoko eta gaurko kolonializazioaz abesten du.
 Oso famatua da. Kantuaren hitzak dena esaten du.