Buscar este blog

miércoles, 8 de febrero de 2012

PLATON ETA PINK FLOYD: ABERASTASUNA. MONEY!!!!!!

Platon,(K.a 427-347).
 Grezia Klasikoaren filosofo hau,
Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisua izan zen.

ERREPUBLIKA liburuan Estatu justu bat eratzeko antolaketaz idatzi zuen.
Estatu honek hiru klaseak ditu:
Gailurrean gobernariak edo filosofoak , haien bertutea zuhurtasuna eta jakinduria da. Gero gudariak, ezaugarria adorea da hiriaren defentsarako, eta hirugarrena langileak..  
Gizaki bakoitzari zein klasea dagokion jakiteko, hautapenezko heziketa egongo da, zeinak bakoitzaren ahalmena zein den argituko baitu.




Estatu honetan ondasunak pilatzea  debekatuta dago.
Ez dago jabetza pribaturik.
 Horrela gainditzen dira aberasteko tentazioak. Gobernariak izateko ondazun guztiak Estatuari  eman behar dizkiote.
Honi komunismo platonikoa deitu diote.

Platonen ustez ,diruak gudak eragiten ditu  . Ideia honek  Marx-en teoriarekin bat egiten du.
Eta gure gizartean, diruak pisua dauka?



Gero eta gehiago, bai herriekiko politikan, bai gizabanakoaren bizitzan.

Diruaren boteraz abesten du PINK FLOYDek  abesti honetan:
Money ( azpitituluak)




Pink Floyd taldea Londresen jaio zen 1964an.
Musica hau, askotan, psikodelikoa da. Ikus-efektu liluragarriak eta baliabide tekniko txundigarriak (light-show) erabili zituzten.
Rock sinfoniko eta espazialera bilakaera izan zuen, lan batzuetan rock konbentzionalagoa agertzen bada ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario