Buscar este blog

jueves, 9 de febrero de 2012

ARISTOTELES (esklabotza) eta BLUES-a

Aristoteles, (Estagira, K.a 384-322)

Alexandro Handiaren irakaslea izan zen.
Bere ustez,gizakia animalia politiko bat da. Hau da, soziala eta gizazalea.
Estatuaren hazia familian ikusten du. 
Baina, giza izaera dela-eta, Estatuko oinarrizko erakunde bat esklabotza da.
 
Aristotelesen ustez, esklabotza naturala da, eta gizakien arteko batzuk, izatez, esklabo jaiotzen dira.

ESKLABOTZA ez da inoiz desagertu, eta zoritxarrez, BLUESaren JATORRIA aurkitzeko  Virginiara bidaia egin behar dugu, 1619 urte inguruan. Alde hauek, Afrikatik ekarritako esklabuz betetako lurrak izan ziren.
Esklabuek kotoi eta tabako soroetan lan egiten zuten.

Merkantzia bezala erabiltzen zituzten.
Hala ere, ondo gorde zituzten ohiturak eta folklorea.
Erritmo erregularra zuen musika oinarri hartuta, esklabuek euren sentimenduak eta bizipenak islatzen zituzten.
Askatasun barik bizitzeak tristura handia sortzen zien.
"Blues"hitzak, hain zuzen, melankolia esan nahi du ingelesez.


Bluesman,and blueswoman asko egon dira eta badaude.
Gaur, JOHN LEE HOOKER (Mississipi, 1917-2001), entzungo dugu.


Besteen artean, gaur egun oso famatuak dira
BB. KING
GARY MOORE
MUDDY WATERS
ALBERT COLLINS
BUDDY GUY
JOANNA CONNOR

No hay comentarios:

Publicar un comentario