Buscar este blog

jueves, 2 de febrero de 2012

PITAGORAS ETA IRON MAIDEN

Pitagoras ( Antzinako Grezia,K.a 580-495).
Matematikari eta filosofoa izan zen.
Pitagorasen teoremarengatik, eta zenbakien bitartez dena azaltzen dela esateagatik ezagutzen dugu.
Baina, arimaren teoria interesgarria dauka: "Heriotza eta gero,arima hilezkorra denez, behin eta berriro beste izaki batean itzul daiteke". Honi arimaren transmigrazioaren teoria deitu zion.
"Antza, behin, Pitagorasek ikusi zuen gizon bat txakur bat jotzen, berehala, uztea agindu zion, bere lagun baten arima zelakoan. Oihuagatik ezagutu zuen eta."
Teoria honek, Egiptoko eragina izan zuen.Dakigunez, Indian ere, zabalduta zegoen.

ZER DAUKA IKUSIRIK TEORIA HONEK, IRON MAIDENen  INFINITE DREAMS abestiarekin?

Iron Maiden-ek amets txar bati buruz abesten du. Haraindiko munduan zerbait dagoen galdetzen du. Bere existentziaz galdetzen du.
Abestiaren azken minutuan  zerbait desiatzen du:"Heriotza eta gero, beste aukera bat izan nahi dut, Jolastu nahi dut, behin eta berriro. Berraragiztatu nahi dut."...

IRON MAIDEN Londreseko heavy metal talderik onena izan omen da   (1975). Heavy Metal musikan, estiloa, abiadura eta erritmoa altuak dira.Gitarren oinarritutako soinua da, indartsua, eta estilo klasico, blues edo sinfonikoak dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario