Buscar este blog

miércoles, 1 de agosto de 2012

MONTAIGNE: GUTXIAGOTASUN- KONPLEXUAK


Michael Eyquem de Montaigne, ( 1533-1592), frantziar Errenazimentuko idazle, filosofo, moralista eta politikaria izan zen.

Idazlanik garrantzitsuenak ENTSEGUAK ( ESSAIS), izan zen.


Montaignek gizakia aztertu zuen.


Bere ustez, "gizatiarra ez den gizakirik ez dago":

" Buscamos otras condiciones porque no comprendemos el uso de las nuestras, y salimos fuera de nosotros mismos porque no sabemos cómo es lo de dentro. Sin embargo, no tiene sentido que nos subamos en unos zancos, porque aunque llevemos zancos, tenemos que andar con nuestras propias piernas. Y hasta en el trono más elevado del mundo, nos tenemos que sentar con nuestro propio culo"

Sarah Bakewell
Cómo vivir, o Una vida con Montaigne .Barcelona, Ariel ( 2011)


Beste aholku batzuk  ere, interesgarriak izan ziren:

- Zergatik kezkatuko naiz nire kontrolpean ez dagoen gaiaz?

-Ziurtasun bakarra... ziurtasunik ez dagoela.

-Besteak baino hobeak garela uztea....gure burua engainatzeko bide bat da.

- Ausart zaitez inoren menpe bizitzera.


Montaignek gutxiagotasun-konplexuak aztertu eta sailkatu zituen:

1.- Gorputzarekin zerikusia daukatenak ( itsusiak garela ustea)

2.- Besteen iritziekin lotuta daudenak, ( besteek gutaz iritzi txarra daukatela ustea)

3.- Adimen-gutxiko konplexua, ( azkarrak ez garela ustea)


Montaignek, konplexu horien aurrean, ez makurtzeko animatzen gaitu.
Bere ustez, besteen aurrean puzkerra botatzeaK, txerri-muturrak jateak, edo irakurtzea ez gustatzeak, ez du gizakia makurarazi behar.

Hainbat filosofoek kanpoan utzi dituzten gaiak, Montaignek aztertzen ditu, gizonezko zakila-ren gaia, adibidez.

" Cada uno de mis miembros, en la misma medida, me hacen ser quien soy y ninguno define más mi masculinidad que mi pene"
Ez zuen inolako trabarik hitz egiteko bere inpotentziaz edo zakilaren tamainaz.


Nire aldetik, onartzen dut Montaigneren aholkua:
" Konplexurik gabe bizitzea"

Gai hau ironiaz tratatuko dut. Horretarako JAVIER KRAHEren abesti bat ekarri dut

UN BURDO RUMOR

Oso dibertigarria da. (Gehiago jakiteko Krahez, irakurri Giordano Brunoren sarrera)




No hay comentarios:

Publicar un comentario