Buscar este blog

miércoles, 27 de junio de 2012

MICHAEL FOUCAULT eta BOTEREA: KORTATU




Michael Foucault, ( Poitiers, 1926- Paris, 1984)

Botereaz idatzi zuen.
Bere ustez, botereak gizakia menperatzen du, eta nahi duen egia inposatzen du, komunikabideei esker.
Arrazionala, kontrolatzailea, behatzailea, eta zapaltzailea da. Dituen bideak direla eta, gizakiok kontrol hori barneratzen eta onartzen dugu.



Botereak, disziplinaren bitartez, gizaki mantsoak moldatzen ditu.

Lan honetarako instituzioen laguntza dauka:

 Manikomioa

 Kartzela

 Eskola ( disziplina autoritarioa)

Lantegiak

Zehazki, KARTZELA oso ondo aztertu zuen "Behatu eta zigortu" lanean, ( Vigilar y castigar, nacimiento de la prisión, 1972, siglo XXI)

Bere ustez, XIX eta XX mendeetan, hasieran Frantzian, gero hainbeste lekutan, kartzelak nola eraiki eta presoak behatzeko estrategiak garatu zituzten. Helburua zen, gizartearen arlo guztietan zabaltzea.

Adibide bat:

 Kartzelaren egitura PANOPTIKOA:


Zer da egitura panoptikoa?

Dorre bat, erdian, nondik ziega guztiak ikusten diren.
Funtzionarioak ziega eta preso guztiak behatzen ditu, baina presoak ez du funtzionarioa  ikusten, eta ez daki  une konkretu batean berari begira dagoen ala ez.
Azkenean, barneratzen du "begirada" hori, eta guztiz kontrolatuta dagoela onartzen du.
Ondorioz, nahiz eta funtzionariorik ez egon, presoak behaturik sentitzen dira.
Barneratze hori ( KONTROLA) gizarte osoan zabalduta dago, eta onartzen dugunean, gure askatasuna galtzeaz gain, boterearen jokuan parte hartzen dugu.

HONEN AURREAN, ZERBAIT PROPOSATU ZUEN?

 Bai. Alde batetik, uko egitea besteei disziplina inposatzeari, eroetxe, kartzela, lantegi edo eskolen bitartez. Bestalde, indibidualki eta libreki onartuak izan diren printzipioen arabera bizitzea.


Honekin lotuta,  oso pertsonaia  interesgarria ekarri dizuet, JOSEBA SARRIONAINDIA.



Ezagutuko duzue olerki, narrazio eta eleberri batzuk idatzi ditu eta. Sarrionaindia 1985ean, kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik klandestinitatean bizi da. 2011an Euskadi literatur saria saiakeraren arloan " jaso zuen" , Moroak gara behelaino artean? lanarekin.


Esan dezakegu Sarrionaindiak "Panoptikoaren gainetik pasatu zuela".
San Fermin egunean, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera, bozgorailu batean ihes egin zuen.

Gertaera haren omenez KORTATU taldeak "SARRI; SARRI", kanta ospetsua egin zuen.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario